jueves, 22 de mayo de 2014

ETXEBIZITA-ESTUDIOA ONDARRETAN. Entrega finala

Aurreko hiru astetan zehar gure proiektua zuzentzen eta hobetzen joan gara.
Astearte honetan azkenengo entrega egin dugu azterketa baino lehen.
Azkenengo entregarako zenbait estalki jarri ditut kanpoan egon ahal izateko, sarrera beste aldera mugitu dut eta modu horretan lorategi nagusia pribatutasun handiago lortzen du.
Azkenengo solairuko logela aldatu dut distribuzioa.
Gainera zenbait eskuzko marrazki egin ditut pertsona baten ikuspuntua ikusteko.
Nire bi influentziak mantendu ditut, Esherick House eta Villa GM, baina nire hasierako proiektuarekin asko aldatu dut.
Hemen uzten dizuet nire proiektuaren planoak, maketa eta irudiak:
Planoak:








Maketa:







miércoles, 14 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETAN 2.zuzenketa

Aste honetan azkenengo zuzenketa egin dugu.
Taldeka jarri gara eta bakoitza gure taldeari kontatu diogu gure proiektuaren ideia.Gero irakasleak zenbait proiektu zuzendu dituzte klase osoaren aurrean eta geroago beste guztiak zuzendu ditugu.
Pasaden astetik hona zenbait aldaketa egin ditut, adibidez egongelari metro bat luzeagoa egin dut eta jangela eta sukaldea elkarrekin jarri ditut, jangela kanporantz ematen du, terraza moduko alde batera.
Kotxeen sarrera eta ibiltarien sarrera elkarrekin jarri ditut, modu onetan lorategi printzipala bide gabe geratzen da.
Sarreratik tejabana bat bezala egin dut etxe guztia inguratzen duena eta estudioan amaitzen dena kontinuitate bat emateko.
Hemen uzten dizuet planoak eta maketa:
-Planoak:
-Kokapen Planoak:
  1/500

1/200

Oinak:


Altxaerak:


Ebaketak:


Maketa:






martes, 6 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETA-Zuzenketa

Pasaden astean azken proiektuko lehenengo zuzenketa egin genuen.
Taldeka jarri ginen eta klasekideen artean gure proiektua azaldu behar izan genuen eta gero irakasleei.
Zuzenketa ondoren zenbait aldaketak egin ditut nire proiektuari, baina hasierako esentzia mantenduz.
Etxearen norabidea aldatu dut, pixka bat simetriarekin apurtzeko, gainera aparkalekua orain ez dago lur azpian, baizik eta etxearen ondoan.
Estudioa hezirantz mugitu dut eta horrela bezeroak kanpotik sartzen dira eta ez dira familiaren lekutik pasatzen.
Plantak ere aldatu ditut pixka bat, lehenengo solairuan sabai bikoitza dagoen lekuan egongela jarri dut eta sukaldearen ondoa jangela kanpoko patio batera ematen duena eguraldi ona egiten duenerako.
Sabai bikoitza egin dudanez, hirukoitza ordean, azkenengo solairuan terraza bat egin dut.
Nire ideia, guztia kristalez eta harriz egitea denez, inguruko hezia baita egin dut kristalezkoa eta harrizkoa.
Hemen uzten dizuet etxearen oinak, inguruaren oina eta etxearen irudi bat.

Irudia:


Etxearen oinak:


Inguruko oinak:


martes, 29 de abril de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETAN

Aste onetan lehenengo zuzenketa egingo dugu eta horretarako oinak, altxaerak, ebaketak, 2 kokapen plano eta maketa egin behar genituen.
Ni bi etxebizitzetan oinarritu naiz, Esherick House eta Villa GM. Bi etxe hoiekin nire etxebizitza sortu dut, inguruarekin harremanean eta zenbait intentziorekin.
Ingurunea oso polita iruditzen zait eta horregatik nire etxebizitza ingurunea ikusten uzten du eta pribatutasuna ematen du etxeak dauden lekurantz, altuera eman diot inguruko etxeekin harremanean egoteko baina aldi berean deigarria izatea lortu nahi nuen, horregatik ez da iruditzen ondoan daukan etxeetara.
Hurrengo argazkietan uzten dizuet nide ideia:
Lan prozezua:

Kokapen planoak:
Eskala:1/500

Eskala:1/200
Altxaerak:
Lorategia:
Ebaketak:
Oinak:
Etxekoak: 
Hiru solairuko etxebizitza da, baina etxearen erdia altuera bikoitzekoa da eta horregatik bi solairu bakarrik erdiraino dira. 
Egongelara eta jangelara argitasun handia sartzen da eta pribatuagoak dien tokiak paretak dituzte. 

Estudioa:
Etxebizitzaren aparte dago, bezeroak etortzerakoan ez molestatzeko bizitzen ari diren pertsonei.
Bezeroekin hitz egiteko alde bat dago, mahi oso handia eta ploter bat jartzeko espazioa.
Garajea:
Lur azpian dago goiko espazioa ez hartzeko, eta tokian zegoen espazioa aprobetxatu dut. 


Kokapen maketa:













martes, 15 de abril de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETAN

Azken proiekturako etxebizitza unifamiliar bat egitea eskatu digute.
Pasaden astean kokapena eta inguruko ikerketa egitea eskatu ziguten, apunteak hartu genituen eta zenbait argazki atera nituen.
Kokapena Ondarreta hondartza ondoko etxeen artean zegoen lursail bat zen, betan etxebizitza bat egin behar genuen, kotxeentzako bi aparkalekuekin eta arkitektura estudio bat.

Aste onetarako bi arkitektoen etxe bana hartzea eta ikertzea eskatu digute, gure etxebizitzari antza hartuko dutenak, influentzia bezala.
Nik Pierre Koenig-en Villa GM eta Luis Kahn-en Esherick House aukeratu ditut.
Bietan leiho handiak agertzen dira eta hori argitasuna ematen du eta etxea kanporantz doala iruditzen da, eta modu berean lorategia eta inguruko paisaia etxe barrura sartzen dela dirudi.
Esherick Houseko sabai altuak gustatu zaizkit, hori baita zabaltasun zentzazioa ematen du.
Villa GM etxeko sukaldeko, egongelako eta jangelako espazio zabalak egokiak iruditzen zaizkit, ez direlako espazio oso pribatuak, aldiz logelak itxita egotea ondo iruditzen zait.
Pierre Koenig erabiltzen duen teknika, estruktura zutabeekin egitea eta gero estalkia kristalekin, asko gustatu zait.
Hemen uzten dizuet bi etxe hauen ikerketa (pribatutasuna, gune hezeak eta ibilbideak):

Pierre Koenig, Villa GM






Louis Kahn, Esherick House